Koronabirusa Azpeitian

Maskaren erabilera, derrigorrezkoa

Maialen Etxaniz 2020ko uzt. 16a, 17:49

Askotariko maskarak daude, eta horien inguruko zenbait xehetasun ezagutzera eta herritarrei maskaren derrigorrezko erabileraz duten iritzia galdetzera atera da kalera Erlo Telebista. 

Gaurtik aurrera, derrigor erabili beharko da maskara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuen berria, eta erakundeak azaldu duenez, koronabirusaren datuen bilakaerak behartu ditu neurriak hartzera. Hori dela eta, herritarrek erabilera publikoko edozein espaziotan maskara jantzita izan beharko dute. Maskarena mundu bat da, era desberdinetakoak baitaude. Maskaren inguruko zenbait azalpen eman dizkigu Zulaika farmaziako Iñaki Zulaikak. Eta herritarrek, nola hartu dute berria? Kalera atera da Erlo Telebista Urola Kostako bizilagunen iritziak ezagutzera.