Koronabirusa Azpeitian

Festarik ez, baina balkoiak gorri

Uztarria.eus 2020ko eka. 7a, 14:39

Koronabirusa agertu izan ez balitz, Sanjuandegiko festak izango ziren asteburu honetan. Egoera tarteko, XJ auzolanean festa batzordeak ez du inolako ekitaldirik antolatu, baina auzotarrak balkoiak apaintzera animatu ditu. Sanjuandegiko bizilagunek, dei horri erantzunez, kolore gorriz apaindu dituzte balkoiak: zapiak jarri dituzte batzuek, puxikak beste zenbaitek... Gainera, festetako ikur den mantangorria ikusi ahal izan da hainbat balkoitan; balkoi batetik bestera ere zintzilikatu dute hainbatek. Horrela, auzotarrek erakutsi dute krisialdiak ez duela oztopatuko jai giroa, umorea lagun baldin bada.