'Gorabeherak' websaila

'Gorabeherak '(5): Francisco Franco

Umorearekin, zerura edo infernura. Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta Uztarria.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Francisco Franco da denboraldiko azken ataleko protagonista.

Oraingoan, Francisco Franco sartuko da Ramonen igogailuan, eta gainera gorantza eramateko eskatuko du. Ramon igogailuzaila ez dago oso ados horrekin, ezta igogailua bera ere.

Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dute Ttap-eko kideek.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide