Umorearekin, zerura edo infernura. 'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, 'Ttap' aldizkari digitalerako ekoiztua eta Karkara.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dute ekoizleek.
Uda ostean itzuliko da 'Gorabeherak' websaila

Uztarria.eus 2020 eka 11 Azpeitia

Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websaila da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta herritarrek Uztarria.eus-en jarraitu ahal izan dutena. Aurreneko denboraldian bost atal eskaini dituzte, eta udazkenean ekingo diote bigarrengo denboraldiari. Bitarte horretan, beste websail bat izango da ikusgai Uztarria.eus-en: Ixa.