Karnabalak 2020

"Hemen gaude gu Egan..."

Uztarria.eus 2020ko ots. 19a, 14:29

Hemen gaude gu Egan taldearen dantzaldia izango da Astelehen Karnabalean. Kioskoan eskainiko dute kontzertua musikariek, eta dagoeneko prestaketetan murgilduta dabiltza. Entsegu batean izan dira Uztarria.eus eta Erlo Telebista, eta Egan taldeak 1990. urtean Azpeitiko plazan eskaini zuen kontzertuko irudiekin osatu dute honako bideo hau. Astelehen Karnabaleko emanaldia 23:00etan hasiko da. Hemen gaude gu Egan taldeko kideek ordu horretan plazara joateko deia egin diete herritarrei.