Karnabalak 2020

Tabernen mozorro lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Iaz Orkatz tabernak jaso zuen saria.

Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, aurrez izena eman behar da Kultur Sailera deituta. Hain zuzen ere, datorren ostiralera bitartean izango da horretarako aukera. Karnabal giroko tabernarik onenaren sariaren irabazleek lau lagunentzako afaria eskuratuko dute.

Astelehen Karnabal gaueko mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek izena eman dezakete dagoeneko. Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, aurrez izena eman beharko dute tabernetako ordezkariek. Hain zuzen ere, datorren ostiralera bitartean izango dute horretarako aukera.

Lehiaketan izena eman nahi dutenek Kultura Sailera jo beharko dute, 943-15 70 68 telefono zenbakira deituta. Udalak tabernariak ere mozorro festan parte hartzera animatu ditu, eta gogorarazi du karnabal giroko tabernarik onenaren sariaren irabazleek lau lagunentzako afaria eskuratuko dute.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide