Martxan da Sahararako aurtengo janari bilketa

Uztarria.eus 2020ko urt. 11a, 12:57

Khamar Saharar Herriaren Aldeko Azpeitiko elkarteko kideak eta boluntarioak BM eta Sanjuandegiko Eroski (argazkietan) supermerkatuetan lanean ari dira gaur, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko urteroko janari bilketa dela eta. 20:00ak bitartean, bilketa solidario horretan beren alea jarri nahi duten herritarrek horretarako aukera izango dute, Khamarrekoek bi saltokiotan jarri dituzten kutxetan arroza, makarroiak, lekaleak, azukrea, latako atuna edota konpresak utzita.

Baina Sahararako janari bilketa kanpaina ez da gaurko egunera mugatuko. Datorren astean, herriko ikastetxeetan jarraituko dute errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko produktuak jasotzen.