Udal eta foru hauteskundeak 2019

Batzar Nagusietako hauteskundeetan ere EH Bildu nagusi Azpeitian

Azken bi foru hauteskundeetako datuen grafikoa.

Udal bozetan baino boto kopuru txikiagoa jaso du koalizioak; %49,05 (3.850 boz). EAJ izan da bigarren indarra, botoen %42,62 eskuratuta (3.345 boto). Abstentzioa %29,32koa izan da. Datorren agintaldian batzarkide izango dira hainbat azpeitiar eta Azpeitiko bizilagun: Maria Jesus Zelaia (EAJ), Eider Mendoza (EAJ), Jabier Altuna (EAJ), Arantxa Zubizarreta (EAJ) eta Estitxu Elduaien (EH Bildu).

Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere EH Bildu nagusitu da Azpeitian. Udal bozetan baino boto kopuru txikiagoa jaso du koalizioak; %49,05 (3.850 boz). EAJ izan da bigarren indarra, botoen %42,62 eskuratuta (3.345 boto). Bi alderdi horiek 2015eko foru bozetan baino boto gehiago jaso dituzte; izan ere, EH Bilduk botoen %47,61 jaso zituen orduko hartan, eta EAJk bozen %42,18. Hirugarren indarra PSE-EE izan zen, 302 boto eskuratuta (%3,84). Haren atzetik izan zen Podemos 187 bozekin (%2,38), eta PP 117 botorekin (%1,49). Boto baliogabeak 78 izan ziren, eta zuriak 47. Abstentzioa %29,32koa izan da; hau da 7.926 lagunek eman dute boza foru hauteskundeetan.

51 batzarkidek osatzen dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusiak: 20 EAJk lortu ditu, 17 EH Bilduk, 9 PSE-EEk, 4 Elkarrekin-Podemosek eta 1 PPk. Atzoko emaitzak tarteko, badira datorren agintaldian batzarkide izango diren azpeitiarrak eta Azpeitiko bizilagunak. Hain zuzen ere, Maria Jesus Zelaia (EAJ), Eider Mendoza (EAJ), Jabier Altuna (EAJ), Arantxa Zubizarreta (EAJ) eta Estitxu Elduaien (EH Bildu).

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide