Udal eta foru hauteskundeak 2019

Nagore Alkorta: "Azken zortzi urteetan egindako lanaren jarraipena izango da gurea"

Uztarria.eus | 2019-05-22 : 21:38 | Politika

EH Bilduren alkategaiak Uztarria.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 93, guztira. Atzo, berriz, Amaia Etxeberria EAJren zerrendaburua izan zen elkarrizketa on line-an.

 

Amaia Etxeberria: "Azpeitiak orain arte eman duena baino gehiago eman dezake, eta hori da gure helburua"

Uztarria.eus | 2019-05-21 : 18:55 | Politika

EAJren alkategaiak Uztarria.eus-eko erabiltzaileek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu; 69, guztira. Bihar, Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiaren txanda izango da.

 

Udal agintaldiko parentesiaz

Uztarria.eus | 2019-05-20 : 18:30 | Politika

Enekoitz Esnaola Berria egunkariko kazetariak analisi hau egin du Uztarria aldizkariaren maiatzeko zenbakirako, datorren igandeko udal hauteskundeen atarian.

 

"Herritar guztien bizitzak hobetzeko egitasmoak" jaso ditu EH Bilduk hauteskundeetarako programan

Uztarria.eus | 2019-05-20 : 17:06 | Politika

Azpeitiko EH Bilduko hainbat zerrendakidek datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako prestatu duten herri programaren gaineko azalpenak eman dituzte. Herritarren nahiz eragileen "beharretatik" abiatuta osatu du koalizioak herri programa, eta bost zutabe nagusitan banatu dute: ekonomia, gizarte beharrak, etxebizitza, azpiegiturak eta elkarbizitza. EH Bilduk politika guztien erdigunean jarriko ditu parte-hartzea, parekidetasuna, euskara, ingurumena eta inklusibotasuna.

 

Botoa emateko eskubidea ukatu diete Josu Urbietari eta Mont de Marsango gainerako euskal presoei

Uztarria.eus | 2019-05-20 : 15:00 | Kultura

Espainiako Kontsulatuak ez ditu onartu Mont de Marsan espetxeko (Okzitania) euskal presoek botoa emateko egindako eskaerak. Horrenbestez, Urbietak eta Mont de Marsango gainerako euskal presoek ingo dute boza eman hurrengo igandeko udal eta foru hauteskundeetan.

 

Nagore Alkorta: "Herria hobetzen segitzeko bermea gara"

Uztarria.eus | 2019-05-17 : 18:30 | Politika

EH Bilduk azken zortzi urteotan egindako lanean sakondu nahi duela azaldu dio Alkortak Julene Frantzesena kazetariari, Uztarria aldizkariaren maiatzeko zenbakirako egindako elkarrizketa honetan. Udal hauteskundeetarako "ilusioz eta gogoz" dago alkategaia.

 

Hainbat gaztek argazkia atera dute, EH Bilduri babesa adierazteko

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2019-05-17 : 11:20 | Politika

Gazteak dira Azpeitiaren oraina eta etorkizuna. Herriak etorkizun oparoa izan dezan, beharrezkoa da gazteei herrian...

Amaia Etxeberria: "Nahiko parean izango gara EH Bildu eta EAJ"

Uztarria.eus | 2019-05-16 : 18:31 | Politika

Egun EAJren zinegotzi denak, alkategai izateko pausoa eman du. "Sorpresaz" hartu zuen proposamena, eta "ilusioz" ekingo dio agintaldi berriari, Uztarria aldizkariaren maiatzeko zenbakirako elkarrizketa honetan Anartz izagirre kazetariari azaldu dioenez.

 

Amaia Etxeberria eta Nagore Alkorta alkategaiak elkarrizketa digitalean izango dira datorren astean

Uztarria.eus | 2019-05-16 : 15:27 | Politika

EAJren zerrendaburu Amaia Etxeberria asteartean izango da Uztarriaren egoitzan, eta Nagore Alkorta EH Bilduren zerrendaburua asteazkenean. Herritarrek dagoeneko bidal ditzakete bi hautagaientzako galderak.

 

EAJren lanerako gaitasuna azpimarratuta egin dute jeltzaleek kanpainako ekitaldi nagusia Azpeitian

Uztarria.eus | 2019-05-16 : 11:17 | Politika

 

Atzo, asteazkena, udal eta foru bozetako nahiz Europako hauteskundeetako ekitaldia egin zuen Azpeitiko plazan. Bertan izan ziren, besteak beste, Amaia Etxeberria Azpeitiko EAJren alkategaia, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusigaia, Izaskun...

»» Ikusi argazki guztiak (15) »» Erantzunak: 4 (jexuxenama, Gabiriko Pablo, alaken, Elizkalekue)

Oscar Murillo: "PSE-EE geratzeko asmoz doa Azpeitira"

Uztarria.eus | 2019-05-15 : 18:45 | Politika

Maiatzeko Uztarria aldizkarirako hilaren 26ko udal hauteskundeetako Azpeitiko hiru alkategaiei egindako elkarrizketak irakurgai izango dira gaurtik ostiralera webgune honetan; lehendabizikoa, Ane Olaizola kazetariak Oscar Murillo PSE-EEren zerrendaburuari egindako hau. Azken udal hauteskundeetako joerarekin amaitu eta Udalean ordezkaritza lortu nahi du PSE-EEk. Murillo bigarrenez aurkeztu da alkategai.

 

Bi emakume, xede bat

Uztarria.eus | 2019-05-15 : 17:42 | Politika

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan azpeitiarrek aukeran izango dituzten hiru alkategaietako bik, Nagore Alkortak (EH Bildu) eta Amaia Etxeberriak (EAJ), luze eta zabal hitz egiteko aukera izan zuten atzo iluntzean Sanagustin kulturgunean, Urola Kostako tokiko hedabideek elkarlanean antolatutako mahai inguruan. Hitzorduak ikusmina piztu zuen, eta betekada handia hartu zuen Sanagustinek.

 

Bihar izango da posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna

Uztarria.eus | 2019-05-15 : 16:23 | Politika

Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo bizi diren edo arazo fisikoak dituzten herritarrek bihar, osteguna, izango dute eskaera egiteko azken eguna. Herritar horiek Correosen bulegoren batean egin beharko dute eskaera. Azpeitiko EH Bildu eta EAJ posta bidezko boza eman nahi duten herritarrei laguntza eskaintzen ari da egunotan.

 

EAJk hauteskunde kanpainako mitina egingo du bihar Azpeitian

Uztarria.eus | 2019-05-14 : 12:36 | Politika

19:30ean hasiko da ekitaldia, plazan, eta Amaia Etxeberriak, Markel Olanok, Izaskun Bilbaok eta Joseba Egibarrek parte hartuko dute bertan.

 

Juan Karlos Izagirre: "Interesgarriak iruditzen zaizkigu Azpeitikoa bezalako Emakume Txokoak"

Uztarria.eus | 2019-05-13 : 15:08

Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusigaia Azpeitian izan da gaur, astelehena, eta harekin batera agerraldia egin dute Oihana Etxebarrieta legebiltzarkideak, Nagore Alkorta EH Bilduren alkategaiaak eta Estitxu Elduaien...

Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du EH Bilduk ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2019-05-13 : 10:54 | Politika

Ekitaldian izango dira, Nagore Alkorta alkategaiarekin batera, Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateko hautagaia eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia. 19:00etan izango da ekitaldia, plazan.

 

EH Bilduren bilgunea irekita egongo da gaurtik, korreo bidezko botorako eta zalantzak argitzeko

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2019-05-10 : 12:24 | Politika

Herritarrei korreo bidezko botoa emateko izapideekin laguntzeko eta bestelako zalantzak argitzeko, irekita egongo da EH Bilduren bilgunea gaurtik, ostirala, hilaren 24a arte. Erdikaleko 2. zenbakian ireki genuen bilgunea, herritarrengandik gertu...

 

Posta bidezko botoa emateko laguntza zabaldu du EAJk

Uztarria.eus | 2019-05-08 : 16:53 | Politika

Datorren maiatzaren 26ko hauteskundeetarako, posta bidez botoa eman nahi duten herritarrei laguntza eskaintzen die EAJk Batzokian. Egunero egongo da irekita Batzokia, 18:30etik 22:00etara bitartean.

 

EH Bilduk batzarra egingo du gaur

Erabiltzailearen aurpegia da hau EHBilduAzpeitia | 2019-05-08 : 11:32 | Politika

19:00etarako jarri du hitzordua, Baigeran. Udal hauteskundeetako programa aurkezteko eta plangintza azaltzeko deitu du koalizioak bilkura.

Alkategaien mahai-ingurua izango da maiatzaren 14an

Uztarria.eus | 2019-05-07 : 10:13 | Politika

Nagore Alkortak (EH Bildu) eta Amaia Etxeberriak (EAJ) parte hartuko dute solasaldian. Saioa Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita. Anartz Izagirrek gidatuko du mahai-ingurua, eta herritarrek ez dute galderak egiteko aukerarik izango. Erlo Telebistak streaming bidez zuzenean emango du saioa.

 

»» Erantzunak: 3 (Ekaitzaldia, jexuxenama, gurasobat)

Emaitzak: 35 | Orriak: 1 2