Sanjuandegiko festak 2019

Sanjuandegiko jaietako Umeen Egunerako begiraleak behar dituzte

Sanjuandegiko Umeen Eguneko argazkia. (Argazkia: XJ Auzolanean)

Maiatzaren 25ean, zapatua, izango da Sanjuandegiko jaietako Umeen Eguna, eta XJ Auzolanean festa batzordea egun horretarako umeak zaintzeko begirale bila dabil. Interesatuek 645471700 telefonora deitu edo idatzi beharko dute.

 

Aste honetan eman du XJ Auzolanean festa batzodeak aurtengo Sanjuandegiko jaietako egitarauaren berri, eta festen antolakuntzan murgilduta dabil batzordea. Maiatzaren 25a, zapatua, izango da Umeen Eguna, eta gaztetxoak zaintzeko prest dauden begiraleen bila dabiltza antolakuntzako kideak. Begirale izan nahi duenak 645471700 telefonora deitu beharko du, edo Whatsapp mezu bat bidali. 

Umeen Eguna 12:00etan hasiko da, 14:00etan umeen auzo bazkaria egingo dute eta 16:00etan Julen magoaren ikuskizunaz gozatu ahal izango dute gaztetxoek.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide