Sanjuandegiko festak 2019

Sanjuandegin prest dute aurtengo jaietarako egitaraua

Uztarria.eus 2019ko mai. 14a, 13:20

XJ auzolanean festa batzordeak atera berri du aurtengo Sanjuandegiko festen egitaraua, eta aurten ere egitarau oparoa prestatu dute. Maiatzaren 25etik ekainaren 8a bitartean hainbat ekitaldi izango da herritar guztien gozamenerako; kontzertuak, auzo bazkariak eta afariak, eta txapelketak izango dira, besteak beste.

Beste urte batez, egitarau oparoa eta koloretsua aurkeztu du Sanjuandegiko jaietarako XJ auzolanean festa batzordeak. Maiatzaren 25etik ekainaren 8a bitartean hamaika ekitaldi eta kontzertu antolatu dute herritarren gozamenerako; hilaren 25ean, Ume Eguna izango da, eta  auzo bazkaria eta Julen magoaren ikuskizuna izango dira besteak beste; Gazte Eguna, maiatzaren 31n, ostirala, izango da eta Mantangorriri ongi etorria egingo diote; ekainaren 1ean, larunbata, Auzo Eguna ospatuko dute, eta egun osorako egitaraua antolatu dute. Antolatzaileek gogorazi nahi izan dute ez dutela "inolako erasorik" onartuko festetan.

Hona hemen Sanjuandegiko festetako egitaraua, egunez egun:

Maiatzaren 25a, zapatua. Ume Eguna.

  • 12:00etan, egunaren hasiera.
  • 14:00etan, umeen auzo bazkaria.
  • 16:00etan, Julen magoaren ikuskizuna.

Maiatzaren 29a, asteazkena. 

  • 21:00etan, bertso afaria: Julio Soto eta Iker Zubeldiarekin.

Maiatzaren 30a, osteguna.

  • 19:00etan, kantujira eta pintxopotea.
  • 21:00etan, mus txapelketa.
  • 22:00etan, iluntze musikatua: Intza eta Gaizkile&Piro.

Maiatzaren 31a, ostirala. Gazte Eguna.

  • 09:00etan, gosaria eta auzolana.
  • 19:00etan, Ongi etorri Mantangorri! 
  • 19:05ean, buruhandi eta erraldoien kalejira trikitilariekin.
  • 20:00etan, batukada.
  • 21:00etan, gazte afaria.
  • 23:00etan, saloiko dantzak.
  • 23:00etan, kontzertuak karpan: The Friday's Crew, Kaleko urdangak eta Laket.
  • Ondoren, herriko dj-ak txosnan: Alexander Loop, Meritron, Kanpax, B2B eta P4ul.

Ekainaren 1a, zapatua. Auzo Eguna.

  • 10:30ean, xake txapelketa.
  • 11:00etan, judo erakustaldia.
  • 13:00etan, bandaren kontzertua.
  • 13:30ean, Triki-Pintxo-Poteoa.
  • 15:00etan, auzo bazkaria.
  • 17:00etan, VII. Trikiti txapelketa.
  • 18:30ean, txokolatada.
  • 19:00etan, Ttek! elektrotxaranga buruhandi eta erraldoiekin.
  • 20:00etan, parrilada (Sareren eskutik).
  • 22:00etan, kontzertuak: The Bobbys eta Los zopilotes txirriaos
  • Ondoren, karpan gaupasa Dj X de Mixtarekin.

Ekainaren 2a, igandea. 

  • 06:00etan, Goxatu txokolateaz.
  • 07:00etan, zezena.
  • 09:00etan, Salda badago!
  • 12:00etan, dantzari txikiak.
  • 16:30ean, zezen txikiak.
  • 18:30ean, herri kirolak.
  • 20:00etan, Agur Mantangorri

Ekainaren 8a, zapatua.

  • 17:00etan, gaztetxoen krosa Ruandaren alde.