'Mikrouhinak' saioa

Freedoniak dantzan jarri du Sanagustin

Uztarria.eus 2019ko urt. 14a, 11:43

Freedoniaren musika beltzak zirrara sortu zuen joan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Shenobi azken lana eskuetan zuela etorri zen Madrilgo taldea Azpeitira, eta kulturgunean elkartutako dozenaka lagun aho zabalik utzi zituzten taldeko musikariek; izan ere, Urola Kostako Hitzari joan den astean hala adierazi bezala, bihotza eta azala utzi zituzten agertokian, eta zuzeneko indartsua eskaini zuen taldeak. Maika Sitte taldeko abeslarik duen ahots aparta zein musikarien guztien kalitate ona nagusitu ziren emanaldian, eta soul eta funk doinuekin dantzan jarri zuten publikoa. Han hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau, Kulturaz kooperatibak, Uztarriak eta Urola Kostako Hitza elkarlanean egindako Mikrouhinak bideo sortarako.