'Mikrouhinak' saioa

Depedroren kontzertuaren samurtasuna eta alaitasuna, bideoan jasota

Uztarria.eus 2018ko abe. 18a, 11:40

Samur eta sentibera batzuetan, alai eta dantzagarri besteetan, Depedrok liluratura utzi zituen larunbat gauean Sanagustinera bertaratu ziren lagunak. Kontzertu berezi eta ederra eskaini zuen Depedrok, eta zuzenekoa hasi zenetik amaitu zen arte, kantu ta dantza aritu ziren han elkartutakoak.  Jairo Zavalak zein gainerako taldekideek beren onena utzi zuten oholtzan zein oholtzatik kanpo, agertokitik jaitsi eta Sanagustinen elkartutako lagunekin batera abesteko tartea hartu baitzuten. Depedrok Todo va a salir bien lana aurkeztu zuen zapatuko hitzorduan, eta bertan hartutako irudiekin osatutako bideoa da hau, Kulturaz kooperatibak, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean egindako Mikrouhinak bideo sortarako.