Parrokia ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute zapaturako

Bakardadearen kapera eta bere historia ezagutzeko parada izango da, besteak beste, zapatuko hitzorduan.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan egingo dute doako bisitaldia, 12:00etan. Juan Bautista Mendizabal izango da gidaria.

Etzi, azaroak 10, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia hobeto ezagutu nahi dutenek horretarako aukera izango dute. Bisita gidatua antolatu dute Azpeitiko eliza nagusira, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren aurtengo egitarauaren barruan.

12:00etan hasiko da bisita gidatua. Parte hartu nahi dutenek ordu horretarako eliz atarira azaltzea besterik ez dute egin behar. Bisitaldia doakoa izango da eta Juan Bautista Mendizabalek beteko ditu gidari lanak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide