'Mikrouhinak' saioa

Trikiti eta pandero doinuek hartu dute herria

Uztarria.eus 2018ko urr. 22a, 14:15

Trikiti eta pandero doinuez gozatzeko aukera izan zuten joan den ostiralean herritarrek, Trikigiro jaialdiari esker. Urola Erdiko trikitilariak eta pandero jotzaileak elkartu ziren laugarren urtez ospatu zuten egitasmoan, eta Azpeitiko kaleak girotu zituzten iluntzetik aurrera. Ondoren, 160 lagunek afaria egin zuten Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek ekitaldi horren harira Mikrouhinak bideo sortarako egindako ikus-entzunezkoa da honako hau.