Saninazioak 2018

Ostiral gaua pasodoble doinuz bete zuen Bandak

Uztarria.eus 2018ko uzt. 28a, 11:09

Udal Musika Bandak puntuan ditu saninazioetako zezenketetan joko dituen pasodobleak. Atzo, horietako batzuk zezen plazan bertan jo zituen, desenkajonamentuan, eta pieza sorta luzeagoaz gozatzeko aukera izan zuten gauean plazan elkartu zirenek. Plaza Txikian festaurreko erdi-entsegu gisan egiten hasi ziren pasodobleen emanaldiak jaien egitarauan lekua hartu eta kontzertu bihurtu zaie Bandakoei. Orain, plazako kioskoan egiten dute eta, atzo bezala, ikus-entzule askok jarraitzen du saioa, adi-adi.