Saninazioak 2018

Erraldoien dantza txapelketa, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-08-08 : 09:22 | Festak

Uztailaren 22an Umeen Eguna ospatu zuten Azpeitian, eta, ohi bezala, erraldoien dantza lehiaketa egin zuten. Hamazazpi herritako erraldoiek parte hartu zuten txapelketan, eta Nafarroara joan ziren bi sari nagusiak; izan ...

Errealitatearen bestaldea

Uztarria.eus | 2018-08-06 : 10:58 | Festak

San Inazio jaiak amaitu berri dira, eta herritarrek denetarik egiteko aukera izan dute. Dena den, bada sasoi horretan hain ikusgarri egiten ez den kolektibo bat: San Martin egoitzako kideek ere ederki ospatu dituzte festak, beren erara.

 

Saninazioak "ikaragarriak" izan dira Udalaren arabera

Uztarria.eus | 2018-08-02 : 15:19 | Festak

Erakundearen arabera, "luzeak eta jendetsuak" izan dira festak. Udalak adierazi duenez, "ohiko tira-birez gain" ez da ezer berezirik pasatu festetan. Eraso sexisten prebentziorako karparen balorazio positiboa egin dute, eta Udalak esan duenez, ez dute aurtengo jaietan eraso "aipagarririk" izan denik jakin.

 

Zozketarekin itxi ditu ateak Uztarriaren tonbolak

Uztarria.eus | 2018-08-02 : 11:36 | Festak

Atzo gauean itxi zuen festetako tonbola Uztarria Komunikazio Taldeak. Eta, urtero bezala, tonbola ixtearekin batera egin zuen aurtengo lau sari berezien zozketa. Zenbaki saridunen jabeek irailaren 3tik 14ra joan beharko dute Uztarriaren egoitzara, sarien bila; lehen zenbakien jabeak agertzen ez badira, ordezko zenbakien jabeen txanda irailaren 17tik 28ra zabalduko da.

 

»» Erantzunak: 1 (Torquemada)

Saninazioak, bideoetan

Uztarria.eus | 2018-08-02 : 10:57 | Festak

Erlo Telebistak hainbat bideo egin du San Inazio jaietan, eta horiek bildu ditu Uztarria.eus-ek albiste honetan. Hona hemen, egunez eguneko bideoak:

  • San Inazio bezperako herri bazkaria, jolasak eta zezen ...

San Inazio bigarreneko arratsaldea, irudietan

Uztarria.eus | 2018-08-01 : 19:22 | Festak

 

San Inazio bigarreneko goizeko eta eguerdiko ekitaldien ondoren, festa giroak jarraitu du arratsaldean. Marea Arroxak antolatutako Emakumeak Plazara egitasmoa izan da plazan, eta parte hartzaileek ginkana feminista egin dute. Gaztetxoenek ...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

EƱaut Agirregabiriak eta Mikel Zalduak irabazi dute Marea Arroxaren I. Gixau Txapelketa

Uztarria.eus | 2018-08-01 : 17:00 | Festak

 

Marea Arroxak antolatutako I. Gixau Txapelketak hartu du plaza gaur, abuztuak 1, eguerdian. Aurremantalak jantzi, eta jai giroan jatekoa prestatzera animatu dira txapelketan izena eman duten hamazazpi taldeetako lagunak. Erlojuak ...

»» Ikusi argazki guztiak (56)

Pentsiodunen, Etxeraten eta festa herrikoien aldekoen aldarriak, politikarien bisitan

Uztarria.eus | 2018-08-01 : 14:28 | Festak

 

San Inazio bigarrena da gaur, eta urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien bisita izan dute herrian. Aurtengoan, Iñigo Urkullu lehendakaria ez da etorri, baina haren ordez ...

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Emilio de Justo toreatzailea eta Ana Romero ganadutegia nagusi, saninazioetako zezenketetan

Uztarria.eus | 2018-08-01 : 14:08

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak, Udalaren laguntzaz, erabaki du zein diren 2018ko saninazioetako zezenketetan nabarmendu diren toreatzailea eta zezena. Batzordearen arabera, Emilio de Justo toreatzailea eta Ana Romero ganadutegiko Cunero zezena –49 ...

Altuna III. eta Albisu nagusi San Inazio eguneko pilota partidan

Uztarria.eus | 2018-08-01 : 10:20 | Kirolak

Ehunka pilotazale elkartu ziren atzo, San Inazio egunez, duela bi hilabete inguru eraberritutako Izarraitz pilotalekuan. Izan ere, Ilunpe pilota elkarteak antolatutako profesionalek eskuzko partidak izan ziren bertan, 22:30ean hasita ...

Arrakastatsua izan da XXXVI. Ollagorra usakume tiraketa

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea | 2018-08-01 : 09:07 | Festak

 

Joan den zapatuan, hilak 28, jokatu zen XXXVI. Ollagorra usakume tiraketa, eta Patxi Barreiro Tome izan zen nagusi. Egun guztian zehar jokatu zen txapelketa Odria auzoko zelaietan, eta herritar ugari ...

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Denetariko saltsa, San Inazio eguneko festarekin jarraitzeko

Uztarria.eus | 2018-07-31 : 20:24 | Festak

 

San Inazio egunak goizean utzitakoaren ostean, arratsaldean jarraitu du jaiak, eta denetariko ekintzak izan dira gaua iritsi bitartean. Urtero bezala, txomingeroak izan dira festan murgiltzen aurrenak. 13:00etan hasita poteoa ...

»» Ikusi argazki guztiak (39)

Prozesioa, entzierro txikia eta musika banda, San Inazio eguna hasteko

Uztarria.eus | 2018-07-31 : 14:23 | Festak

 

Uztailaren 31 da gaur, azpeitiarrentzat egun handia: San Inazio eguna, hain zuzen ere. Atzoko parrandaren biharamuna izango dute zenbaitek, baina beste asko goizean goizetik murgildu dira gaurko prestatuta ziren ekitaldietan ...

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Aldarri feminista, kunbia erritmora

Urola Kostako Hitza | 2018-07-31 : 12:36 | Festak

Ni Yuta Ni Tuya musika taldea igoko da gaur, San Inazio egunez, Azpeitiko karpaguneko oholtzara. Musika talde feministako kidea eta gitarra jotzailea da Amets Cañizares (Azpeitia, 1994). Nahiz eta azpeitiarra izan, "gutxi" egoten da herrian. Horregatik, "pozez". hartu du Marea Arroxaren gonbidapena. Gaur gauean oholtzara igotzeko "motibatuta eta gogotsu" dago. Rukula eta Revolta Permanent taldeen ostean eskainiko dute zuzenekoa, 02:30 aldera.

 

San Inazio bezperako arratsaldea, irudietan

Uztarria.eus | 2018-07-30 : 19:54 | Festak

 

Goizeko ekitaldien ostean, festa giroan jarraitu dute arratsaldean Azpeitian. Karpaguneko jolasak hasi dira 17:00etatik aurrera; besteak beste, aulki jokoan eta puxikekin lehian aritu dira hainbat herritar. Horrez gain, Kantu ...

»» Ikusi argazki guztiak (46)

Ehunka lagun elkartu ditu Marea Arroxaren bazkari herrikoiak

Uztarria.eus | 2018-07-30 : 17:46 | Festak

 

Behin festa giroan murgilduta, sabelak betetzeko tartea ere hartu behar. Udaletxeko erlojuak 15:00ak ondo jota zituela hasi da jendez betetzen plaza, Marea Arroxak antolatutako herri bazkarirako. Aurten paella eguzki ...

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Arroxa koloreak eta festa giroak hartu du herria

Uztarria.eus | 2018-07-30 : 12:45 | Festak

 

Iritsi da egun handia. Aurrez herritarrak festa giroan murgilduta baziren ere, gaur hasi dira ofizialki saninazioak. 12:00etan bota dute festei hasiera emateko txupinazoa udaletxetik, eta jendetza elkartu da plazan ...

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Minotauroa!

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2018-07-30 : 09:29 | Festak

Kreta uhartetik ekarritako izaki izugarri hau, Egeo itsasoa eta Mediterraneoa zeharkatuz Algeciraseko portura konboi berezi ...

Kantujirakoak kalerik kale ibili dira kantuan

Uztarria.eus | 2018-07-29 : 20:12 | Kultura

 

Ofizialki saninazioak bihar hasiko diren arren, egunotan hainbat festetako ekitaldi izaten ari da herrian. Gaur arratsaldean Azpeitiko Kantujira taldekoak ibili dira kalerik kale kantuan. San Martin egoitzan egin dute aurreneko ...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

In Your Face: "Frontoi Txikian egindako festa honek utzi dituen oroitzapenak izugarriak dira"

Uztarria.eus | 2018-07-29 : 19:08 | Festak

Festekin batera, FrontOI! Txiki Fest iritsiko da bihar Azpeitira. Azken urteetan egin bezala, punk-OI! musika izango da nagusi San Inazio bezperan Frontoi Txikiaren inguruetan. 2011. urtean antolatu zuten jaialdia aurrenekoz Azpeiti-Azkoitiko In Your Face (I.Y.F) musika taldeko kideek, eta urtez urte indarra hartzen joan den hitzordua da. Biharkoan hiru talde ariko dira zuzenean, 17:00etan hasita: Brigade Loco, Cold Revenge eta In Your Face. 

 

Emaitzak: 66 | Orriak: 1 2 3 4