Iturri zaharretik ateratako koreografia berriak, oholtzara

"Dantza tradizionalak eta abesti berriekin sortutako koreografiak". Horiexek taularatu dituzte gaur, zapatua, Itsasi dantza taldeko kideek Azpeitia Dantzan egitasmoaren barruan eskaini duten emanaldian. Dozenaka lagun izan dira Soreasu antzokian Itsasikoen saioa ikusten, eta askotariko koreografiez nahiz dantzez gozatu ahal izan dute.

Atzo izan zen Azpeitia Dantzanen barruko lehen emanaldia; hain zuzen ere, Capoeira Senzala Euskadi taldekoek arte martzialak, dantza, musika eta kantua uztartzen dituen capoeira ikuskizuna eskaini zuten plazan. Bihar, berriz, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolakoek eskainiko dute areto dantza ikuskizuna, 20:00etan hasita.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide