Aire brasildarrekin abiatu da Azpeitia Dantzan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 6a, 22:37

Hasi da 2018ko Azpeitia Dantzan. Capoeira Senzala Euskadi taldekoek arte martzialak, dantza, musika eta kantua uztartzen dituen capoeira ikuskizuna aurkeztu dute plazan. Kioskoa hartu dute lehendabizi Brasildik datozen doinuek eta erritmoek, eta plazara jaitsi dira gero, ikuskizuna jarraitzen ari zen ikusle mordoaren konplizitatearen eta parte-hartzearen bila. Azkenerako, dantzan eta akrobazia egiten jarri dute plaza capoeira zaleek.

Egitasmoaren lehen asteburuan, gaurkoa da aire zabalean eskainiko den ikuskizun bakarra. Bihar eta etzi, Soreasu antzok¡an izango da Itsasiren eta Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolaren emanaldiak jarraitzeko parada, hurrenez hurren.