Sergio Gomez iritsi da Vatikanora

Uztarria.eus 2018ko mar. 22a, 17:08

Gaixotasun arraroen ikerketa bultzatzeko, Azpeititik Vatikanora bizikletaz abiatu zen joan den martxoaren 1ean Sergio Gomez. Haren asmoa zen gaurko egunez iristea helmugara, baina, azkenean, uste baino lehen iritsi da. 2.000 kilometro bizikletaren gainean egin ostean, astelehenean, hilak 19, zapaldu zuen Vatikano Hiria. Bertan, Espainiako enbaxadarekin bildu zen.

Elkartasuna eta Itxaropena gaixotasun arraroei laguntzea helburu duen elkarteko lehendakaria da Gomez, eta elkarte horren egitasmo bat da Esperantzaren bidea, guztiok bizitzaren alde izenekoa. Joan zen abenduan jakinarazi zituen Gomezek egitasmoaren nondik norakoak, eta proiektuak erakunde norbanako eta saltoki hainbaten babesa jaso du.