Abiatu da Azpeititik Vaticanora

Uztarria.eus 2018ko mar. 2a, 12:05

Hiru hilabete inguruko prestakuntzaren ostean, Sergio Gomez Elkartasuna eta Itxaropena gaixotasun arraroen laguntzeko elkarteko presidentea atzo, martxoaren 1arekin, abiatu zen Azpeititik Vaticanora bizikletaz. 21-22 egunean egingo du bidaia, 2.000 kilometro inguru bizikletan eginda. Egunean 100 bat kilometro egingo ditu Gomezek, Azpeititik Erromara bidean. San Martin egoitzatik atera zen atzo goizean, eta lagunak eta senideak ez ezik, han izan ziren Zestoako alkatea, San Martin egoitzako zuzendari Manolo Aizbitarte eta bidaian furgonetarekin lagunduko dion Pedro Higueras. Joan zen abenduan jakinarazi zituen Gomezek egitasmoaren nondik norakoak, eta proiektuak erakunde norbanako eta saltoki hainbaten babesa jaso du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide