Azoka, Azoka Plazan berriro

Uztarria.eus 2017ko uzt. 24a, 14:17

Baserritarren salmentarako postuak gaur itzuli dira Azoka Plazara, asteroko azokaren barruan; izan ere, bihar Santio eguna denez, astelehenera aurreratu dute aste honetako azoka. Plaza berritzeko lanak zirela-eta, ia urtebetez egon dira Azoka Plazatik kanpo baserritarren postuak; iazko abuztutik, astearteetan Frontoi Txikian izan dute salmentarako gunea. Azoka Plaza eraberritzeko lanak ez daude oraindik guztiz osatuta baina, gaur zortzi Udalak aurreratu zuen bezala, Santio eta San Inazio festetarako ireki egin dute, behin-behinean, beheko solairuko zati bat. Gaur azokako baserritarrek bezala, bihar Santio eguneko gazta lehiaketak hartuko du gune hori.