Sanjuandegiko festak 2017

Giro goxoa, Eztarri Urratuaken eta Ekizaren gau musikalean

Atzo, ekainak 1, Eztarri Urratuaken eta Ekizaren kontzertuak izan ziren Sanjuandegiko festen egitarauaren barruan. 22:00ak pasata hasi zen lehenengo kontzertua Sanjuandegiko Jim Clark eta Garoa tabernen aurrean, eta dozenaka herritar hurbildu ziren iluntze musikatuaz gozatzera. 

Lehenengo, azpeitiko Eztarri Urratuak taldea igo zen oholtza gainera, eta jarraian Jurgi Ekizaren txanda izan zen. Azpeitiarrek hainbat taldetako bertsio akustikoak eskaini zituzten, Des-kontrol eta Iheskide, adibidez. Ekizak, berriz, bere abestiez gain Mikel Laboa eta Negu Gorriak bertsionatu zituen, besteak beste. 

Bi taldeek gau giro goxoa eta atsegina eskaini zuten bi ordu inguru iraun zuten zuzenekoetan. Gaur, ostirala, jarraituko du festak Sanjuandegin, eta arratsaldean emango diote ofizialki hasiera festei.

Honakoa da gaurko prestatu duten egitaraua:

09:00. Gosaria eta auzolana.

18:50. Txosnaren eta karparen irekiera.

19:00. Mantangorriri ongietorria.

19:05. Erraldoien kalejira.

21:00. Gazte afaria (aukera beganoa egongo da).

23:00. Erromeria: Kupela.

23:00. Kontzertuak, karpan: Baserriko Ollaxkue Labien, The Potes eta Laket.

02:00. Herriko DJak: Xugua, Jos_U eta Alexander Loop.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide