Sanjuandegiko festak 2017

"Etxerako bidean aske, ez ausart" izateko aldarrikatu dute Sanjuandegin

Azpeitian, Sanjuandegiko festen barruan, Ume Bihurrien Eguna ospatu zuten larunbatean. Haurrek askotariko ekintzak izan zituzten egun osoan zehar, eta besteak beste murala margotu zuten igerileku atzeko horman, Etxerako bidean aske, ez ausart! leloarekin. Puntu beltz bezala identifikatu zuten gunea, eta "auzo anitz eta askea" irudikatzeko koloreztatu zuten pareta.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide