Sanjuandegiko festak 2017

Ume Bihurrien Egunarekin hasi dituzte festak Sanjuandegin

Uztarria.eus 2017ko mai. 27a, 17:36

Gaur, maiatzaren 27a, hasi dituzte Sanjuandegiko festak, Ume Bihurrien Egunarekin. 180 haur ari dira parte hartzen egun guztirako antolatutako ekitaldietan, eta haiekin batera festan dabiltza 50 begirale eta boluntario. Jolasean ibili ondoren, murala margotzeko lanak hasi dituzte igerileku atzeko horma batean, Etxerako bidean aske, ez ausart! leloarekin. "Puntu beltz gisa identifikatu den lekuari kolorea jarriko diogu, auzo anitz eta aske bat irudikatuz", azaldu dute Sanjuandegiko festen antolatzaileek.

Ekainaren 11ra arte, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute XJ Auzolanean Sanjuandegiko auzo elkarteko kideek. Aurten, gainera, festetako ikur den Mantangorri itxura berrituta iritsiko da Sanjuandegira; Aztia txotxongilogileak, Iban Bergarak, egin du Mantangorri berria. Ekainaren 2an, egingo diote ongietorria.

Ondoren, Umeen Eguneko irudiekin osatutako bilduma ikusgai. (Argazkiak: Nerea Uranga)

Sanjuandegiko Festetako Egitaraua

Maiatzak 27, zapatua. Umeen Eguna

  • 11:00. Egunaren hasiera
  • 11:30. Jolasak.
  • 13:00. Bazkaria.
  • 16:00. Mural margoketa.

Maiatzak 30, asteartea

  • 19:00. Hitzaldia: Transexualitatea lehen pertsonan. Hizlaria: Xabier Lozano. Txiki Txoko ludotekan. Ondoren, afari-tertulia.

Maiatzak 31, asteazkena

  • 21:00. Bertso afaria, Alaia Martinekin eta Unai Mendizabalekin. Baigera II-n.

Ekainak 1, osteguna

  • 19:00. Kantu-jira eta pintxo-poteoa.
  • 22:00. Mus Txapelketa, Ongi Etorri erretegian.
  • 22:00. Iluntze musikatua: Eztarri Urratuak eta Ekiza.

Ekainak 2, ostirala. Gazte Eguna

  • 09:00. Gosaria eta auzolana.
  • 18:50. Txosnaren eta karparen irekiera.
  • 19:00. Mantangorriri ongietorria.
  • 19:05. Erraldoien kalejira.
  • 21:00. Gazte afaria (aukera beganoa egongo da).
  • 23:00. Erromeria: Kupela.
  • 23:00. Kontzertuak, karpan: Baserriko Ollaxkue Labien, The Potes eta Laket.
  • 02:00. Herriko DJak: Xugua, Jos_U eta Alexander Loop.

Ekainak 3, zapatua. Auzo Eguna

  • 10:00. Gaztetxoen triatloi proba.
  • 10:30. Xake txapelketa herrikoia.
  • 11:00. Judo erakustaldia.
  • 12:30. Bandaren kontzertua.
  • 14:00. Triki-pintxo-poteoa.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. V. Trikiti Txapelketa.
  • 18:00. Auzoen arteko erronka: Sanjuandegi vs Urrestilla.
  • 19:00. Galdeketatik urtebetera, Prest! mosaikoa.
  • 19:15. Buruhandiak eta RKR elektrotxaranga.
  • 21:00. Parrillada.
  • 23.00. Kontzertuak: Ostertz, Izei eta La Jodedera.
  • Karpan gau-pasa, DJ Elepuntorekin.

Ekainak 4, igandea

  • 05:00. Guatekie.
  • 06:00. Txokolatada.
  • 07:00. Sokamuturra.
  • 08:00. Gaupaseroen jolasak eta argazkia.
  • 09:00. Salda badago!
  • 12:00. Dantzari txikiak.
  • 16:00. Zezen txikiak.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 20:00. Agur, Mantangorri!

Ekainak 10, zapatua

  • 16:30. Mantangorri Saria txirrindularitza proba (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea).

Ekainak 11, igandea

  • 11:00. Peruren aldeko III. Elkartasun Krosa.