Sahararako janari eta motxila bilketaren emaitzekin gustura azaldu dira antolatzaileak

Uztarria.eus 2017ko ots. 6a, 19:59
Azpeitiko bilketaren emaitza.

Herritarrak eskertu ditu Khamar Sahararen aldeko elkarteak emandako "erantzun bikainarengatik". Otsailaren 25ean irtengo da errefuxiatuen kanpamenduetara joango den karabana.

Urtarril bukaeran egin zuten Azpeitian, zortzigarren urtez jarraian, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko material bilketa; janaria eta motxilak izan dira, hain zuzen, jaso dituztenak. Aurtengo bilketa kanpainaren balorazio positiboa egin dute Khamar Sahararen aldeko elkarteko antolatzaileek eta herritarrak eskertu dituzte, emandako "erantzun bikainarengatik".

Dagoeneko kaxetan sartu dute bildutako materiala, eta karabana hilaren 25ean abiatuko da errefuxiatuen kanpamenduetara.