Mintzaneteko bidelaguna eta bidelaria elkarrekin, euskararen bueltan

Uztarria.eus 2016ko abe. 28a, 12:26

Mintzanet egitasmoak euskaldunak (bidelagunak) eta euskaraz ikasten ari direnak (bidelariak) Internet bidez harremanetan jartzeko balio du. Mila Altuna azpeitiarra San Martin egoitzako egoiliarra da, eta bigarren urtez jarraian Gorka Fernandez bidelariaren bisita jaso du gaur, asteazkena. Fernandez Sevillan bizi da, baina berez Barakaldokoa da, eta Euskal Herrira etorri dela aprobetxatuta Altunari bisita egitera gerturatu da. Bi astean behin Mintzanet Interneteko aplikazioaren bidez euskaraz hitz egiten duten Altunak eta Fernandezek, eta geroz eta harreman estuagoa egiten ari dira. Elkar asko maite dutela adierazi dute, eta biek esperientzia "oso positiboa" izaten ari dela azpimarratu dute. Altunak esan du, Fernandez iloba bat bezela dela berarentzat, eta geroz eta hobeto hitz egiten duela.  Fernandezek, berriz, euskaraz geroz eta errazago egiten duela esan du, eta Altunari izugarrizko maitasuna diola nabarmendu du.

Mila Altuna ez da Euskal Herrian adinekoen egoitzetan bizi den Mintzaneteko parte-hartzaile bakarra, baina bai aitzindaria. Hain zuzen ere, Azpeitiko San Martin egoitzakoak izan ziren Mintzaneten parte hartzen hasi ziren lehen egoiliarrak. Gaur egun Altuna bera eta Rocio Korta dira zeregin horretan ari diren bi egoiliarrak.

(Argazkia: San Martin Egoitza)