92 azpeitiarrek bukatu zuten atzo Behobia-Donostia lasterketa

Uztarria.eus 2016ko aza. 14a, 19:27

Iñigo Egaña izan zen lehendabizikoa Azpeitiko gizonezkoetan (01:12:01), sailkapen orokorreko 121. tokian, eta Nerea Azpiazu emakumezkoetan (01:26:05), 2.078. tokian.

Azpeitiko 92 korrikalarik bukatu zuten atzo, igandea, Behobia eta Donostia arteko lasterketa ezagunaren 52. edizioa. Iaz 101 izan ziren Donostian helmuga zeharkatu zuten azpeitiarrak, eta 2014an, berriz, 116.

Iñigo Egaña izan zen lehendabizikoa Azpeitiko gizonezkoetan (01:12:01), sailkapen orokorreko 121. tokian, eta Nerea Azpiazu emakumezkoetan (01:26:05), 2.078. tokian.

Izena ematerakoan herriaren atalean 'Azpeitia' jarri eta lasterketa bukatu zuten guztien sailkapena eta denborak antolakuntzaren esteka honetan daude..