Azpeitiko 101 lagunek bukatu dute Behobia-Donostia lasterketa

Uztarria.eus 2015ko aza. 9a, 11:51

Atzo, igandea, jokatu zen hain ezaguna den Behobia-Donostia 20 kilometroko lasterketa. Beroa lagun izan zuten parte hartzaileek ibilbide osoan. Guztira, 34.000 lagun zeuden proban izena emanda, baina 28.262 lagun atera ziren abiapuntutik; azpeitiarrak ere izan ziren tartean. Aurten 101 azpeitiarrek bukatu dute lasterketa, eta Jon Roteta izan da aurrena, 1.14.35 denborarekin. Lehen emakumea, berriz, Maite Zubizarreta (1.44.05). 

Hemen Azpeitikoen sailkapena (izena ematean herriaren tokian 'Azpeitia' jarritakoak dira). 

Iaz 116 azpeitiarrek bukatu zuten proba.