Ping-pong eta squash txapelketen bigarren jardunaldia igandean jokatuko da kiroldegian

Uztarria.eus 2016ko aza. 4a, 12:36

LHko 6. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleei zuzendutako txapelketak dira eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, kiroldegiko harreran. Izen-emate epea bihar, zapatua, bukatuko da.

Igande honetan, azaroak 6, jokatuko da azkenean Udal Kirol Patronatuak antolatutako gaztetxoentzako ping-pong eta squash txapelketen bigarren jardunaldia.

Txapelketa horiek LHko 6. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleei daude zuzenduta eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. Kiroldegian jokatuko dituzte partidak eta kiroldegiko harreran eman behar da izena; bihar, zapatua, bukatuko da jardunaldi berrirako izen-emate epea. Kirol Patronatuko bazkide direnek ez dute ezer ordaindu beharrik; bazkide ez direnek, berriz, 2 euroren truke eman dezakete izena.

Igandean 16:30ean hasiko dira txapelketak. Ping-pongerako zein squasherako materiala norberak eraman beharko du.