Gaztetxoentzat ping-pong eta squash txapelketak antolatu ditu Kirol Patronatuak

Uztarria.eus 2016ko urr. 19a, 13:40

LH6ko eta DBH1eko ikasleei zuzenduta antolatu dituzte txapelketak. Urriaren 23an, azaroaren 13an eta 27an eta abenduaren 4an jokatuko dituzte partidak. Parte-hartzaileek aurrez izena eman beharko dute kiroldegiko harreran.

Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak ping-pong eta squach txapelketak antolatu ditu LH6 eta DBH1eko ikasleentzat. Kiroldegian jokatuko dituzte partidak, lau igandetan: urriaren 23an, azaroaren 13an eta 27an eta abenduaren 4an.

Txapelketak 16:30ean hasiko dira, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da kiroldegiko harreran. Kirol Patronatuko bazkideek ez dute izen-ematea ordaindu beharko. Bazkide ez direnek, aldiz, 2 euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Txapelketak jokatzeko beharrezko materiala norberak eraman beharko du.