Euskadiko Kick Boxing Txapelketa irabazi du Ainara Torviscok

Uztarria.eus 2016ko api. 11a, 12:02
Ainara Torvisco ezkerrean, zapatuan jokatutako txapelketan.

Zapatuan jokatu zuen txapelketa azpeitiarrak. Bi borrokalditan nagusitu ondoren, Espainiako Txapelketa jokatuko du Torviscok, apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1ean, Sevillan.

Joan den zapatuan, hilak 9, jokatu zen Euskadiko Kick Boxing Txapelketa Zallan (Bizkaia), eta Ainara Torvisco azpeitiarra nagusitu zen nesken 52 kiloko mailan. Bi borrokalditan indarrak neurtu ondoren, Espainiako txapelketa jokatzeko txartela lortu zuen Torviscok. Modu horretan, Espainiko Kick Boxing Txapelketa jokatuko du azpeitiarrak, apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1ean, Sevillan (Espainia). 

Iazko ekainean Ainara Torviscok kick boxing-eko Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta horren harira harrera egin zion Udalak. Uztarriak elkarrizketa egin zion 2015eko abuztuko aldizkarian.