Ainara Torvisco txapeldunari harrera egin dio Udalak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 28a, 21:54

Ainara Torviscori harrera egin dio gaur Udalak, uda hasieran lortu zuen kick boxing-eko Espainiako txapela dela eta. "Berandu" ibiltzeagatik barkamena eskatu dio txapeldunari Estitxu Elduaien Kirol zinegotziak, Zarautzen aritzen den azpeitiarraren lorpenaren berri Uztarriaren bidez jakin zutela gogoratuz. Atzerapena gora-behera, gustura jaso du aitortza txapeldunak, etxekoez inguratuta. Uztarriak abuztuko aldizkarirako elkarrizketa egin dio Ainara Torviscori. Hau da elkarrizketaren aurrerapen bideoa.