Pasaiako segadako biktimek ez dute "etsiko"

Uztarria.eus 2016ko mar. 14a, 19:56
Pello Aizpuru, joan den ostiralean, ETB1eko 'Azpimarra' saioko elkarrizketan.

Pello Aizpuru, Pasaiako sarraskian hil zuten kideetako baten anaia ETB1en izan da, Azpimarra saioan, kasua azalduz. Hogei minutu pasako elkarrizketa bat egin zioten joan den ostiralean. Ondorengo bideoan ikus daiteke: 1.14.40-1.37.29 tartean (aurrenik, Barricadaren Bahia de Pasaia kanta dago).

1984an Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Pasaian, tiroz: Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak eta Rafael Delas Txapas eta Jose Mari Izura Pelu iruñearrak. Auzia ez artxibatzeko elkarretaratze bat izan zen lehengo astean Azpeitian. Datorren larunbatean izango da sarraskiaren 32. urteurreneko ekitaldia, Azpeitian, plazan (19:00).

Pello Aizpuruk ETB1en esan du sarraskiaren biktimek ez dutela "etsiko", eta ikerketa judiziala egin dadila nahi dutela.

20. urteurrenean Uztarriak argitaratutako erreportajea.

Gipuzkoako Hitza-k lehengo astean ateratako erreportajea.