Pasaiako segadaren auzia ez artxibatzeko eskatuz elkarretaratze jendetsua egin dute

Uztarria.eus 2016ko mar. 4a, 20:23

Elkarretaratze jendetsua egin dute ostiral ilunabarrean plazan, Pasaiako segada argitzeko eta auzia ez artxibatzeko eskatuz. 1984an Pasaiako badian poliziak tirokatuta hil ziren Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarren familiek deituta egin dute kontzentrazio isila, eta deitzaileak egon dira Auzia ez artxibatu. Pasaiako sarraskia argitu zioen pankartaren atzean. Joan den asteartean Udalak aho batez onartu zuen familien mozioa, eta gaurko elkarretaratzeari ere babesa eman dio.

Martxoaren 22an beteko da Pasaiako segadaren 32. urteurrena, eta egun horretan amaituko da aurten segada oroitzeko prestatu duten egitaraua.