Ken Zazpiren kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko mar. 9a, 12:32
(Ken Zazpi)

Sarreren zozketan parte hartzeko Ken Zazpiren disko berriak nola izena duen esan beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak. Sarrerak agortuta daude. 

Ken Zazpik kontzertua eskainiko du zapatuan, hilak 12, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean.

Uztarriak bi sarrera ditu zozketatzeko, eta kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola izena du Ken Zazpiren azken diskoak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko, martxoak 11, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan, 13:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Otsaila amaitzerako agortu ziren sarrerak.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.