Ken Zazpik eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Uztarria.eus 2016ko ots. 23a, 11:00

Martxoaren 12an izango da kontzertua, Sanagustin kulturgunean eta dagoeneko ez da zuzenekoa ikusteko sarrerarik gelditzen. 

Agortu egin dira Kez Zazpi taldeak martxoaren 12an, zapatua, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako sarrerak. Hilabete pasa da sarrerak salgai jarri zirenetik eta kontzerturako hiru aste falta badira ere, ez da sarrerarik gelditzen dagoeneko. 

Joan den abenduan plazaratu zuen Kez Zazpi taldeak bere azken lana: Phoenicoperus. Durangoko Azokan gehien saldu zen diskoa izan zen eta Sanagustin kulturgunean aurkeztuko dute, martxoaren 12an, zuzenekoa eskainiz.