Pasaiako segadaren gaineko erakusketa ireki dute Sanagustinen

Uztarria.eus 2016ko mar. 8a, 19:53

Gaur, martxoak 8, ireki dute Pasaiako segadari eskainitako erakusketa Sanagustin kulturgunean; hilaren 29a arte egongo da ikusgai. Aurreko urteetan bezala, 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian poliziak tirokatuta hil ziren Komando Autonomo Antikapitalistetako Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarren eta Rafael Delas Txapas eta Jose María Izura Pelu iruindarren auziari eskainitako erakusketan argazkiak eta agiriak batu dituzte, Pasaian gertatukoaren gaineko informazioarekin.

Sanagustinen jarri duten erakusketa Pasaiako segadaren 32. urteurrenerako prestatu duten egitarauaren egitasmoetako bat da.