Animaliak eta gu

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Azkoitia (Oinatz Elkarte Animalistaren izenean) 2014ko urr. 9a, 12:36

Izarraizko ahuntzekin gertatutako krudelkeriaren aurrean, Oinatz Elkarte Animalistak idatzi honen bidez, animaliak akabatzeko erabakia erabat errefusatzen du. Aski dela deritzogu, gizonek sortutako liskarrak modu horretan amaitzea.

XXI. mendean gaude, inguruarekiko ikuspuntua aldatzen doa (herri erakundeak aldaketa bultzatu nahian dabiltza) eta ez da inoiz ahaztu behar animaliak ere inguruaren parte direla, zuhaitzak landareak, errekak eta ibaiak diren hein berean.

Hori dela eta, gizarte guztiari dei egiten diogu eta, batik bat, herri erakunde desberdinei (udalei, foru aldundiei eta abarri), animaliei buruz dituzten aurreiritziak azertu eta beraiekiko duten jarrera alda dezaten.

Mila bider entzun eta abestu duguna ongi adituz animaliekiko dugun tratua alda dezagun: 

"Gizonen lana jakintza dugu, ezagutuz aldatzea. Naturarekin bat izan eta harremanetan jartzea..."