'Xora' edo bestela esanda, milurteko hizkuntza bat suspertzearen ametsa

Pentsatu eta egin. Bururatu eta argitaratu. Hebentik Kultur Elkarteak eginiko proiektua da luzemetraia, lehen aldiz, Zubereraz egina, batere balaiabiderik gabe. Azpeitiko Kultur Mahaiari okurritu eta egingo balu bezala. Pauso handi bat da Xora euskal kulturan.

Hebentik Elkarte Kulturalaren hausnarketaren emaitza da Xora luzemetraia, "berriztatzearen beharrean eta produktu kultural berrien eske dagoen gizarte bati erantzuna eman nahi horretan sortua", eurek diotenez. "Euskal kultura suspertzeko eta gordetzeko" lan bat da eta horregatik hartzen dute erabakia: "Zuberotarrez soilik grabatutako filma da. Bakarra da, lehena, berria". Altxor bat.

Mauleko elkarte kulturala da Hebentik. Bertara gerturatzen dira Zuberoako txoko ezberdinetatik elkarteko kideak. "Euskal ohituretan oinarrituta, taldekideen konpromisoari helduko dio. Ohitura zaharra da euskal tradizioan auzolana. Aspaldiko garaietan laguntza beharra zuen auzolagunak, berahala zuen ingurukoen babesa".  Halaxe egin zuten luzemetraia taldekide, herritar eta lagunak proiektura bilduz. "Konpromisoari erantzuteko modu honi heltzen dio Elkarteak".

Gutxi ausartuko lirateke hauek egin zutena egitera, gaur egun, filma ekoizteak dakarren lan eta pisu ekonomikoak beldurtuta, baina "Xora-k utopia eta errealitatea elkartzen ditu. Errealismoa eta ilusioa. Baina batez ere, amets bat posible egitearen asmoa. Milurteko hizkuntza bat berreskuratzeko ametsa". Baina ametsak badu indarra.

Bideo hau Xora-ren making-off-a, Kanaldudetik hartua.

Ostiralean

Azpeitiko Zine Klubaren laguntzaz eta Hebentik Kultur Elkartearekin elkarlanean, ostiral honetan botako dugu Soreasu Antzokian luzemetraia, Hebentik... zubiak ekimenaren hasiera izango den ekitaldian. 21:30ean hasiko da eta sarrera 3 eurotan egongo da.