Tabernariek 2x1 garagardo eskaintza antolatu dute biharko

Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak, Azkoitiak eta Azpeitiak bihar jokatuko duten Herriarteko pilota partidaren harira, eskaintza berezia prestatu dute. Bi garagardo baten prezioan hartu ahal izango dira 20:30etik 00:00etara bitartean.

Bihar, zapatua, Azpeitiak eta Azkoitiak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final zortzirenetako partida jokatuko dutela-eta, Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak 2x1 ekimena antolatu du.

Hala, hainbat tabernetan bi garagardo baten prezioan hartu ahal izango dira. Zehazki, 20:30etik 22:00etara, Orkatzen, Intzen, Amaian, Txarrantxan, Oñatzen, Lokotxen, Fideo de Mileton eta Charles Chaplinen izango da eskaintza. Aldiz, 22:00etatik 00:00etara bitartean Etxe Zuri, Bost eta Zuhatz tabernetan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide