XXV. Euskal Antzerki Topaketak, ostiraletik aurrera

Urola Kostako Hitza 2007ko aza. 6a, 12:11
Goian, topaketen atzoko aurkezpen ekitaldia. Behean, antzezlanetara gonbidatzen duten kartelak.

Leire Lazkano: "Gure asmoa urtean zehar ere antzerkiak antolatzea eta antzerki amateurra sustatzen hastea da"

Ostiralean honetan eskainiko dute aurtengo lehen antzerki emanaldia (Urola Kostako Hitza)

Atzo, asteartea, aurkeztu zituzten Azpeitiko XXV. Antzerki Topaketak, 10:00etan, udaletxeko areto nagusian. Ekitaldi irekia izan zen eta bertan hitza hartu zuten kartel lehiaketako irabazle Alaitz Ruizek eta Kontxu Odriozola, Xabier Agirre, Gurutze Eizmendi eta Alaitz Olaizola aktoreek. Gainera, Kartel Lehiaketa irabazi duten Alaitz Ruiz eta Xanti Alkortari ere atzoko ekitaldian eman zieten saria. Horretaz gain, udal ordezkariak ere izan ziren ekitaldian; IƱaki Errazkin alkatea eta Kultura batzordeburu Leire Lazkano, besteak beste.

Ikusleen saria

Aurten ere ikusleek saria emateko aukera izango dute. Saio bakoitzaren hasieran ikusle bakoitzari txartel bat banatuko zaio, antzezlan horri puntuazioa eman diezaion. Txartel hauetan bozkatutakoan oinarrituko da ikusleen saria.

Leire Lazkanok atzo adierazi zuenez, beraien "asmoa Kultur Mahaia osatzea eta urtean zehar ere antzerki gehiago antolatzea" da. Mahai horretan kultur taldeak eta eragileak bilduko dira eta egoeraren hausnarketa egingo dute.

Topaketei dagokienean, antzerki amateurra sustatu nahi dute Udaletik. Bestalde, aurtengo topaketetan ez dute inor omenduko, "pertsona bakar bat omenduz gero, asko kanpoan geratzen" direla uste baitute; "antzerkia bera omenduko dugu" adierazi zuen Lazkanok.

Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen eta atzoko aurkezpen ekitaldiaz informazio gehiago Urola Kostako Hitzan