Zorionak 'quebrantahuesos'-a egin dutenei

Zale bat 2003ko eka. 23a, 12:06

Ia 5.000 lagunek hartu zuten parte larunbatean Huescako Sabiñaniego herrian antolatzen den zikloturisten 204 km-tako itzuli gogorrean. Horietako asko euskaldunak izan ziren, eta nola ez, tartean azpeitiar ugari.

Ikaragarria da, euskaldunok txirrindularitzarako daukagun zaletasuna. Baina hare eta pozgarriagoa da hainbeste azpeitiar ikustea itzulian zehar. Pasa den larunbatean izan zen. 204 km-tako ibilbidea. 4 portu garrantzitsu igo zituzten eta honi guztiari, 36ºko bero jasan ezina gehitzen badiogu, guztiok mirestuko genukeen bizikleta gainean zioazen guztien lana.

Urteak pasatzen doazen einean, gero eta azpeitiar gehiago ikusten da, bai Sukar taldekoak (lan oso ona eginez), bai bakarrik doazenak ere. Aurten adibidez, bai Mari Blanque puertoan eta bai Portalet gainean, azpeitiar ugari bildu ginen gure lagun eta familiartekoak txalotu eta animatzeko.

Ez ditzagun beraz ohitura hauek galdu eta mantendu dezagun kirolerako dugun zaletasun hau.

ZORIONAK PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!