Orkatz kultur elkartearen urteurreneko ekitaldiak, argazkitan

Uztarria.eus 2020ko eka. 29a, 19:30

Ondo ospatuta utzi dute Orkatz kultur elkartearen 27. urteurrena. Ostegunean hasi eta atzora arte, egitarau bete-betea izan dute, adin guztietako herritarrentzat antolatutako askotariko ekitaldiekin. Sanagustin kulturgunean egin dituzte ekitaldi gehienak, hala nola, osteguneko poesia emanaldia, ostiraleko bertso saioa, larunbateko bazkaria eta kontzertuak eta atzoko haurrentzako ikuskizuna. Koronabirusak eragindako ezohiko egoeran, beharrezkoak diren babes eta segurtasun neurriak hartuta egin dituzte saio guztiak. Edukiera mugak direla eta, ohi baino jende gutxiagok izan du horietaz gozatzeko aukera, baina, hala ere, giro bikaina izan da, eta Yuri Agirrek ateratako argazki hauek dira horren lekuko. Bilduma osoa Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibaren Flickr-ean ikus daiteke.