Koronabirusa Azpeitian

Maskarak, gaurtik herritar guztien eskura

Uztarria.eus 2020ko mai. 14a, 21:01

Bigarren egunez jarraian udalak eskuratutako maskara higieniko berrerabilgarriak banatzen ari dira gaur arratsaldean hainbat boluntario herriko hamalau tokitan (argazkian, plazan jarri duten postua). Atzoko, gaurko eta biharko banaketa egunak 65 urtetik gorakoentzat erreserbatu zituen hasieran udalak, baina atzoko egunez adin horretatik gorako gehienek beren maskarak jaso zituztenez, gaurtik aurrera maskarak jasotzeko txanda herritar guztiei zabaltzea erabaki dute. Guztira, 15.000 maskara banatuko ditu udalak, helduentzako zein haurrentzako, COVID-19 gaitzaren aurrean azpeitiar guztiek babes neurri hori eskura izan dezaten.