Koronabirusa Azpeitian

Ezohiko irudiak utzi ditu astearteetako azokak

Uztarria.eus 2020ko mai. 5a, 12:30

Koronabirusaren krisia hasi zenetik astearteetako azokara joateari utzi zioten hainbat postuk, baina ekoizleak ari dira apurka-apurka itzultzen. Halere, ezohiko irudia utzi du gaur azokak, herritarren eta ekoizleen segurtasuna bermatzeko Betharrametako jolastokian jarri baitituzte fruta, fruitu lehorrak, bakailaoa, patata, eztia eta bestelako jakiak saltzen dituztenen hamar postu. Gainontzeko ekoizleek, aldiz, Azoka Plazan eta plazan jarri dituzte postuak.