Lurdes Alkortaren eta Enaitz Alberdiren alaitasunez betetako trikiti doinuak, etxetik mundura

Uztarria.eus | Kultura
2020ko mar. 31a, 20:00

Trikitiak eskuan hartuta, #EtxetikMundura saioan izango dira gaur Lurdes Alkorta eta Enaitz Alberdi trikitilariak. Egun ilunak alaitzeko asmotan, lau abesti eskainiko dituzte 20:00etatik aurrera Uztarria.eus-en.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira gaur. Maxixatzen.eus-en Urtzi Azkuek bere disko berriko hainbat abesti eskainiko ditu, Zarauzkohitza.eus-en Mor More musika taldeak, Karkara.eus-en Ainara Zamakola musikariak, eta Baleike.eus-en Beheko Plaza abesbatzako zuzendari Agustin Zubimendik.

Koronabirusaren eraginez hartu du UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, duela bi astez geroztik bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, baina, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Bidali:  

Erantzunak

Marijo | 2020-04-01 : 18:51

Biba zuek!!!! Fandangoan neronek legundu dizuet panderoarekin!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu