Ekain Ibarguren pailazoaren ikuskizuna, etxetik mundura

Uztarria.eus | Kultura
2020ko mar. 22a, 20:00

Ekain Ibarguren pailazoak ikuskizun labur bat eskaini du gaur, igandea, #EtxetikMundura saioan. Bertan, eskujokoak egin ditu Ibargurenek. Hala eta guztiz ere, ez da Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan eskaini den saio bakarra Ibargurenena: Baleike.eus-en Marlik musika taldeak kontzertua eman du, Karkara.eus-en Iratz eta Imanol Urkizuk kontzertua eskaini dute, Maxixatzen.eus-en Lurdes Sudupek hainbat liburu gomendatu du eta Zarauzkohitza.eus-en Martin Etxeberriak olerkiak errezitatu ditu.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Uztarria.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu