Edurne Lazkanoren liburu gomendioak, etxetik mundura

Uztarria.eus | Kultura
2020ko mar. 21a, 20:00

Edurne Lazkano literaturzaleak eskaini du #EtxetikMundura saioen hirugarren emanaldia. Lazkanok bost liburu gomendatu ditu saioan, eta horien inguruko laburpen bat egin du. Dena den, ez da Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan eskaini den saio bakarra Lazkanorena: Karkara.eus-en Rosi Lazkano bertsolariak bertsoak kantatu ditu, Maxixatzen.eus-en Lizar taldeak kontzertua eskaini du eta Zarauzkohitza.eus-en Telmo Esnalek hainbat film gomendatu ditu.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Uztarria.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu