#EtxetikMundura

Iago Azkueren magia saioa, etxetik mundura

Uztarria.eus 2020ko mar. 19a, 20:58

Iago Azkuek hasi du gaur, martxoaren 19arekin, #EtxetikMundura saioen egitasmoa. Magia emanaldia eskaini du azpeitiarrak, konfinamenduan dela etxean grabatutako irudien bitartez. Dena den, ez da Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko hedabideetan eskaini den saio bakarra Azkuerena: Baleike.eus-en Esti Curiel aktorearena ikus daiteke, Karkara.eus-en Intza Unanue abeslariarena, Maxixatzen.eus-en Iñigo Antsorregi idazlearena eta Zarauzkohitza.eus-en Serge bakarlariarena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Uztarria.eus-ek, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!